Ospatu beharrekoa
EZKONTZAK ETA OSPAKIZUNAK
Abiban ezkontzak, urteurrenak, edozein ekitaldi korporatibo, pribatu edo negozioetako ospakizunak gustoko ditugu. Formatu txikiak ere baditugu, xehetasunetan erreparatuz, okasio bakoitza egun berezi bat izan dadin, ekitaldiaren behar tekniko eta musikaletara egokituz.
EZKONTZAK ETA OSPAKIZUNAK
Zure ezkontzarako musika aukerarik onena Abiba da. Bizi esperientzia gurekin, zeregin horretarako talde tekniko eta giza talde bat ziurtatuz, zure ospakizuna arrakastatsua izan dadin.
Ospakizunetan eta ezkontzetan adituak gara, gure zerbitzuetan xehetasunik txikienak ere zaintzen ditugu, gure ekipo guztiak ingurunera egokituz doinu polita eta dotorea lortuz. Badakigu egun hori kezkarik gabe gozatu behar duzula, horregatik egun berezi horretarako, gure zerbitzuak eskaintzen dizkizugu eskontza osoan zehar; zeremoniatik, koktelera eta azken festaraino.
Aurretik protagonistekin antolatzen ditugu ospakizunaren atal desberdinak; ezkontza eta une bakoitzerako musika pertsonalizatzen dugu. Beharren arabera, ekitaldi bakoitzerako gure ekipamendua, argi, soinu, proiekzio eta efektu desberdinak egokitzen ditugu. Eska iezaguzu aurrekontu pertsonalizatu bat eta harrituta geratuko zara.



EKITALDI PRIBATU ETA ENPRESENTZAKO
Eman Abibarekin zure ekitaldi pribatu edo enpresakoak merezi duen itxura. Horrelako ekitaldietan adituak gara, bai produktuen aurkezpenetan baita ekitaldi pribatuetan ere. Bizi esperientzia gurekin, zure proposamenaren arrakasta ziurtatuz.
Ekitaldi korporatiboak ezinbesteko tresnak dira langileak motibatzeko, bezeroak fidelizatzeko eta zure enpresari ospea eman eta besteetatik bereizteko. Ekitaldi hauek bezeroak elkartu, lagun artean egon edo langileak biltzeko une aproposak dira eta horretarako hoberena musika onenarekin entretenitzea eta beraien artean sintonia ezin hobea lortzea da.
Xehetasun guztiak aldez aurretik planifikatzen ditugu eta momentu bakoitzerako musika pertsonalizatu egiten dugu. Ekipo osoa, argi, soinu, proiekzio eta efektu desberdinak ditugu ekitaldi bakoitzaren beharren arabera. Eskatu iezaguzu aurrekontu pertsonalizatua eta harrituta geratuko zara.
PUNTA PUNTAKO EKIPOAK
Ekitaldiaren maila berean gaude: soinu kalitate bikaina, buru mugikorrak, dj-stand argiztatua...
DJ PROFESIONALAK BAKARRIK
Gure Djek 15 urte baino gehiagoko esperientzia dute ekitaldi eta festetan eta ekitaldiaren garrantzia ulertzen dute.
ZURE NAHIAK AGINDUAK DIRA
Beste zerbaiten bila zabiltza? Ekoiztetxeekin lan egiten dugu eta zuzeneko musika edo banda bat lor diezazukegu.
AURREKONTU PERTSONALIZATUA
Gure prezioa gertakariaren eta beharren arabera aldatzen da. Kontsultatu gehien interesatzen zaizun proposamena.

Onenek bakarrik
DAGOENEKO EZAGUTZEN GAITUZTE